Beraseta, S.L. enpresaren webguneko eta sare sozialetako Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa
-
Tratamenduaren Erantzulea
Beraseta, S.L. enpresak, aurrerantzean “Beraseta Ekologikoak” edo “enpresa”, datuen babesari buruzko araudian ezarritako baldintzetan Tratamenduaren Erantzule gisa jarduten du, bere webgune ofizialen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez (erabiltzaileak, informazio-eskatzaileak, erosleak, informazio-komunikazioen harpidedunak eta abar), eta sare sozial eta profesionaletan presentzia korporatiboa izateari dagokionez.
I.F.Z.: B75114413
Helbidea: Altzola Beraseta Baserria, 1
Herria: 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)
Telefonoa: 638 737 353
Helbide elektronikoa: info@beraseta.eus
-
Indarrean dagoen legeria
Beraseta Ekologikoak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
-
2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
-
Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
-
Arau osagarriak eta garapen-arauak.
-
Webguneak eta sare sozialetako kanalak
Beraseta Ekologikoak enpresaren webgune ofiziala www.beraseta.eus da eta hauek dira enpresaren kanal ofizial nagusiak sare sozialetan eta profesionaletan:
Instagram: https://www.instagram.com/berasetaekologikoak/
Facebook: https://www.facebook.com/people/Beraseta-Ekologikoak/61556616133613/
X: https://x.com/i/flow/login?redirect_after_login=%2FBerasetaEko
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Beraseta Ekologikoak enpresaren webgune ofiziala eta enpresak dituen sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
-
Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Beraseta Ekologikoak enpresaren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Beraseta Ekologikoak enpresaren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
Beraseta Ekologikoak enpresan egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
-
Beraseta Ekologikoak enpresak dituen produktu ekologikoak saltzeko, merkaturatzeko eta banatzeko eta hauekin lotutako jarduerak eskaini eta kudeatzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera), Beraseta Ekologikoak enpresari aplika dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzea (RGPD 6.1.c art.).
-
Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea; gure produktu eta zerbitzuekin lotutako komunikazio informatiboak eta komertzialak bidaltzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.).
-
Beraseta Ekologikoak enpresan parte hartzen duen jarduera eta ekinenen berri ematea, antolatzea eta zabaltzea; gure webgunearen eta sare sozialetako presentziaren arabilera kudeatzea eta aztertzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Beraseta Ekologikoak enpresaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
-
Sekretu eginbeharra
Beraseta Ekologikoak enpresa erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Beraseta Ekologikoak enpresako langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.
-
Datu pertsonalak biltzea
Beraseta Ekologikoak enpresak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez “kontakturako” formularioa edo online denda), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Beraseta Ekologikoak enpresak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Beraseta Ekologikoak enpresak jakinarazi nahi dio erabiltzaileari, kontsumo taldeko kide izanez gero, hauek modua egokiak kudeatzeko, beharrezkoa izan daitekeela kontsumo taldeko kideek taldeko beste kideen kontakturako datuak ezagutzea. Era berean, jakinarazten interesdunari jakinarazten zaio Beraseta Ekologikoak enpresak antolatutako jardunaldietan parte hartzen badu, bere irudia eta ahotsa tratatua izan daitezkeela, ekintza hauetan argazkiak eta bideograbaketan egin daitezkelako.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Beraseta Ekologikoak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
-
Enplegu-eskatzaileak
Beraseta Ekologikoak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, porta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak enpresaren datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.
Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Beraseta Ekologikoak hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.
Beraseta Ekologikoak curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin datu horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.
Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.
-
Erregistroak eta harpidetzak
Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, info@beraseta.eus helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.
-
Sarbide gakoen erabilera
Eremu pribatuetara sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besteraezinak dira. Erabiltzaileak modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak jakinarazi behar telefonos, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein bide erabiliz eskatzen dizkion inori.
Beraseta Ekologikoak gomendatzen du erabiltzaile-kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea, teklatuko maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta sinboloak konbinatuz. Erabiltzaileak bere gakoak buruz ikasi behar ditu, eta ez ditu gorde behar beste pertsona batzuek eskura ditzaketen euskarri fisiko edo informatikoetan. Sarbide-gakoak aldian-aldian aldatu behar dira, urtean behin gutxienez.
Garrantzitsua da erabiltzaileak bere kontu pertsonala ixtea webguneako eremu pribatuetan saio bakoitza amaitzean; izan ere, horrela ziurtatuko du inork ezin duela bere informazio pertsonalerako sabiderik lortu bere ordenagailua norbaitekin partekatzen badu.
Gakoaz ahaztuz gero, erabiltzaileak Beraseta Ekologikoak jakinaren gainean jarri beharko du, eta hura arduratuko da gako berri bat bidaltzeaz. Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Beraseta Ekologikoak enpresari bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera edo baimenik gabeko sarbidea.
Beraseta Ekologikoak eskubidea izango du erabiltzaile baten kontuari baja emateko, baldin eta haren erabilera desegokia antzematen badu, enpresarekiko betebeharrak ez betetzeagatik, pribatutasun-politika eta webgunearen baldintza orokorrak ez betetzeagatik, edo garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein arrazoirengatik.
-
Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaintzen ditu. Beraseta Ekologikoak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Beraseta Ekologikoak enpresarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Beraseta Ekologikoak enpresaren menpe.
-
Beraseta Ekologikoak enpresaren presentzia Sare Sozialetan
Beraseta Ekologikoak Sare Sozialetan profilak ditu, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Beraseta Ekologikoak enpresaren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Beraseta Ekologikoak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Beraseta Ekologikoak enpresari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Beraseta Ekologikoak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Beraseta Ekologikoak enpresaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Beraseta Ekologikoak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Enpresak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Enpresak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Beraseta Ekologikoak Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Enpresak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Beraseta Ekologikoak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Beraseta Ekologikoak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
Erabiltzaileak enpresaren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.
-
Segurtasun Neurriak
Beraseta Ekologikoak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Beraseta Ekologikoak enpresaren erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek enkriptatze-teknologia erabiltzen du, konexio-geruza sguruaren protokoloetan (https) oinarrituta, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
-
Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko info@beraseta.eus helbide elektronikoa erabili ditzake eta 638737353 telefonoa.
-
Kontserbazio epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.
-
Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Altzola Beraseta Baserria, 1, 20870 Elgoibar (Gipuzkoa), info@beraseta.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
-
Indarraldia eta aldaketak
Beraseta Ekologikoak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Beraseta Ekologikoak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Beraseta Ekologikoak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
-
Jurisdikzioa
Beraseta Ekologikoak eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Beraseta Ekologikoak enpresa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Eibargo (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Beraseta Ekologikoak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.