Zer dira Elgoibarko eta Mendaroko kontsumo taldeak?
Mendaroko Kontsumo Taldea 2011. urtean sortu zen eta Elgoibarkoa 2014an, herritar eta baserritarren arteko elkarlanetik eta tokikoa, ekologikoa eta justuagoa den elikadura osasuntsu baten nahiak eraginda. Gaur egun bi taldeen artean 70 familiak jasotzen dituzte elikagaiak astero taldeen bitartez.
Alde batetik, herritarrei jaten dutenaren atzean dagoena ezagutzeko aukera ematen zaie, gertutasunetik konfiantzazko harremana lantzen delarik. Bestetik baserritarren bizi eta lan baldintzak hobetu egiten dira, beraien ekoizpenak planifikatzeko aukera emanez, diru sarrera finkoa bermatuz eta egiten duten lana errekonozituz besteak beste.
Nola Funtzionatzen du?
-
Kide egin: Hemen egin dezakezu IZENA EMAN
-
Eskaera egin: Larunbat goizetik astelehen gaueko 23:59ak arte
-
Eskaera jaso: Asteazkenean banaketa puntuan
-
Faktura jaso: Emailez bidaltzen da
-
Ordaindu: Banku helbideratze bidez kobratzen da
Produktuak:
Gure produktuez gain (barazkiak, arrautzak eta haragiak) inguruko beste baserritar batzuek ere beraien produktuak ekartzen dituzte taldera. Batzuk beraiek etortzen dira banaketara eta beste batzuk (banaketa ordua ez zaielako ongi etortzen) aurretik guri ekartzen dizkigute eta guk eramaten ditugu banaketara.
Lan pixka bat ematen digu zeregin honek (eskaerak antolatu, produktuak garraiatu eta banatu, ordainketak eta kobrantzak egin...) eta horregatik beraiek etortzen diren kasuetan zenbatekoaren %5-arekin geratzen gara gu eta guk banatu behar baditugu %10-arekin. Azken finean guk bitartekari figura hartzen dugu.
Iraganean beste formula batzuk probatu genituen (taldeko familiek produktu batzuen kudeaketaren ardura hartu, familiek zuzenean baserritarrei ordaindu...) baina denborak erakutsi zigun nahasmena sortzen zela eta ez zela batere eraginkorra ez familientzat, ez guretzat eta ezta beste baserritarrentzat ere.
Komunikazioa:
Kontsumo Taldeko komunikaziorako Mendaron whatsapp talde bat dago eta Elgoibarren beste bat. Bertan hurrengo banaketan barazki poltsak ze barazki eramango dituen jakinarazten da, beste zein produktu eskaintzen diren, edozein aldaketa, arazo...
Whatsapp taldean ahalik eta mezu gutxien egoten saiatzen gara.
Emaila ere erabiltzen da, batez ere hilabete amaierako kontua bidaltzeko.
Eskaera finkoak:
Barazki poltsak kuota finko bat dauka eta ez da astero eskaera egin behar.
Bestelako produktuak nahi denean eskatu daitezke edo eskaera finko bat ere egin daiteke, adibidez:
-
astero arrautza dozena bat
-
astero ogi gari semi-integral bat
-
eskaintzen den bakoitzean txahal haragi pakete bat
-
...
Jaiegun eta udako aldaketak:
- Osteguna jai den asteetan banaketa asteartean egiten da eta asteazkena jai den egunetan banaketa asteartean egiten da.
- Udaran umeen oporraldiarekin batera, banaketa ordua zertxobait atzeratzen da, Mendaron 19:45etan eta Elgoibarren 20:30etan
- Aldaketa hauek Whatsapp bidez jakinarazten dira.
Oporretan zoazenean:
Oporretan kanpora joan eta poltsa jaso ezin duten familiei 3 aukera eskaintzen dizkiegu. Guretzat baserritar bezala lehenengo bi aukerak egokiagoak dira urtean zehar diru sarrera finko bat bermatzen digulako, edonola ere 3. aukera ere eskaintzen dugu :
-
Poltsa ezin bada jaso baina poltsa jaso eta probetxua aterako dion beste norbait eduki ezkero, hileroko kuota berdin ordainduko litzateke eta familiaren esku geratuko litzateke hirugarren horrekin zerbait adostea.
-
Poltsa ezin bada jaso baina oporraldiaren aurretik edo ondoren konpentsatzeko barazki poltsa handiagoa jasotzeko prest egon ezkero, hileroko kuota berdin ordainduko litzateke
-
Poltsarik ezin bada jaso guk ez dugu poltsarik prestatzen eta ez da aste horiei dagokion kuota ordaintzen
Barazki poltsa:
Informazio ekoizpenak/barazkiak atalean edo hemen klik eginda