Basoak

Guztira 25 ha baso ditugu. Mendaroko lurretan 3 ha-ko pagadi bat dago, guk dakigula azken hamarkada askotan gizakiaren interbentziorik izan ez duena. Gainontzeko beste baso ia denak lehenago pinudiak izandako lursailetatik datozenak dira. Pinuak kendu eta gero zutik geratu ziren bertako zuhaitzak utzi genituen eta hutsuneetan 7.000 haritz eta pago landare gehitu genituen.

Hamarkada askotan pinuaren ekoizpena diru sarrera garrantzitsua izan da gure baserrian, baina azken urteetan argi ikusi da monolaborantzaren eraginak kaltegarriak direla.

Argazki honetan gure pinudia ikus daiteke 2018. urtean, bertan pinuak ihartzen hasita daude banda marroiaren gaitzak eraginda.

Gure aldetik bertako basoaren alde egin dugu, epe luzeko basoen kudeaketa bat bilatzen dugu, etxerako egurraz gain etorkizun baten kalitatezko egurraren ekoizpena modu jasangarriago batetan bilatu nahian, eta batez ere bioaniztasunez betetako basoak gure inguruan izan nahi ditugu guztion onurarako.