Oiloek ihes ez egiteko eta lurreko harrapakarien erasoak ekiditeko sare elektrikoak erabiltzez ditugu, jarri eta kendu daitezkeenak.
Harrapakarien erasoen gaia konplexua da, lurretik datozenak (azeriak, mustelidoak...) sare elektrikoarekin normalean kontrolatzen dira, inoiz eraso bakanen bat egoten bada ere.
Arazo handiena ordea hegazti harrapakarien erasoak dira. Erasoak saihesteko froga desberdinak egin ditugu baina ez dugu emaitza onik lortu. Garaiak izaten dira, hilabete batzuetan ez da erasorik egoten eta gero astero bi edo hiru oilo hiltzen dituzte.
Edonola ere gai hau askoz ere zailagoa egin zitzaigun oilaskoekin, eraso gehiago jasaten zituzten eta oilaskoak txikiak zirenean eraman egiten zituzten, gu zer gertatzen ari zen konturatu ere egin gabe.
Galerak, buruhausteak, kontraesanak eta ezinak, denak bat eginda, oraindik orain soluziorik aurkitu gabe.