Antxume haragia

30 ahuntz Azpigorri eta akerra ditugu. Azpigorria bertako arraza da eta gure paisaiara ongi egokitutako ahuntz gogorrak dira. Ahuntz hauei sasiak dira gehien jatea gustatzen zaiena eta behiek jaten ez dituzten beste belar eta landare asko ere jaten dituzte. Helburu horrekin ekarri genituen, batez ere pinudiak izandako lekuetan egindako zelaietako sastrakak jateko eta zelaiak egiten laguntzeko.

Urte batzuetan eskuzko desbroze bidez ibili gara zelaietako sastrakei aurre egin nahirik. Lursail asko zirenez diru asko gastatu dugu eta emaitza on gutxi lortu ditugu. 2023an ahuntzekin froga egitea pentsatu genuen eta oraindik denbora gutxi baldin bada ere oso gustura gaude egiten ari diren lanarekin.

Antxume emeak aurrerako lagatzen ari gara eta arrak hiltegian hil eta bezeroei eskaintzea da gure asmoa. Oraindik ez gara zeregin honetan hasi baina laster iritsiko da.

Urte guztian kanpoan daude, aurrerago baliteke erditze garaian kortan sartzea.

Zelai eta basoetako belar eta landareak jaten dituzte eta horrekin nahiko dute. Guk beraiekin harremana lantzeko tarteka ogi lehorra ematen diegu edo “tako” pentsu ekologikoa.

Barruko parasitoentzat Panacur tratamendu ematen diegu urtean bi aldiz.