Oinarriak 2006. urtean hasi ginen hiru oinarrirekin: ekoizpen ekologikoa, jarduera dibertsifikatua eta salmenta zuzena.
Eko zigilua 2018. urtean barazki, arrautza, txahal haragi eta oilaskoen ekoizpen ziurtagiri ekologikoa lortu genuen.
Salmenta Gehiena Elgoibar eta Mendaroko kontsumo taldeetan saltzen dugu, baita denda txiki eta jatetxeetan.
Kontsumo taldeak Astero gure produktuak jasotzen dituzten 70 familia daude Mendaro eta Elgoibarko taldeen artean.
Datu ekonomikoak Urtean 100.000€ inguru fakturatzen ditugu eta urteroko diru laguntzetan 12.000€ inguru jasotzen ditugu (eko, mendialdekoa, o.o., greening) .
Bideragarritasun ekonomikoa Gastu finko altuei eta egindako inbertsioei aurre egitea gure erronka nagusienetakoa da.
Lana Egiten duguna asko gustatzen zaigu, hala ere lan pixka bat gutxiago izatea beste erronka nagusietako bat da.